EUSKAL EGITURA saio berria martxan Gaindegia eta Hamaika Telebistaren eskutik

Euskal Herria zertan den ezezaguna zaigu. Ezagutzen ditugu hango eta hemengo datuak, baina ez Euskal Herri mailakoak. Ezagutzen ditugu hurbileko gatazka ekonomiko eta sozialak, baina ez martxan jartzen diren proiektu berriak eta hauen protagonistak.

Hamaika telebista eta Gaindegiaren arteko elkarlanaz, Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari lotutako alderdi desberdinak ezagutzera eman nahi dizkizuegu, bai informazio sozio-ekonomikoa, bai martxan jartzen diren esperientziak eta hauen protagonistak.

Labur esanda, Euskal geografia ekonomiko eta soziala bere osotasunean ezagutzeko saio labur eta atsegina izan nahi luke "Euskal Egiturak".

Saioa Hamaika Telebistan eta Gaindegiaren telebista kanalean ikusteko aukera izango da. Lehenengo saioa maiatzaren 23an, ostegunez, kaleratuko da gaueko 22:00etatik aurrera www.hamaika.tv .