Etiketa orokorrak:

Landa lurraren kaltetan doaz ugaltzen basoak

XX. mendean zehar basoen hedapena larre eta nekazal lurren kaltetan izan da. Euskal paisaiaren eraldaketa hau nabarmenagoa izan da isurialde kantauriarrean. Hain zuzen ere, isurialde horretan dago ekosistemarekiko integritate gutxiko baso lurren presentzia handiena.
Etiketa orokorrak: Iraunkortasuna

Elikagaiak ekoizteko gaitasuna eta kontsumoa Elorrion

EHNE Bizkaiarekin elkarlanean Elorrioko dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarrien azterketa, autohornikuntzarako gaitasuna aztertuz. Lur egokiaren aprobetxamendua mugaraino eramanda, Elorrion sortutako barazkietatik 27.500 biztanle elikatu litezke, frutagintzan 22.000, eta abeltzaintzan, 55.300 biztanleen elikagaiak ekoitzi.