Etiketa orokorrak:

Gizon eta emakumeen arteko aldea lan sarian: 2,5 euro lan orduko

Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.

Metropolizazioaren presio urbanistikoak gazteen emantzipazioa zailtzen du

2008ko irailean Lehman Brothers eta AIGren porrotaren lurrikarak etxebizitzen salneurria apaltze joera jarri zuen, Hego EHn behintzat, 2016 urtean behea jo arte. 2017 urtetik, ordea, etxebizitzen salneurriak gora egin du, baina 2020 urtea etxebizitzen merkatuan ere inflexio puntu berria izan daiteke. Miarritzen eta Angelun bezalako metropoli eremuetan kokatzen da Euskal Herriko etxebizitza garestiena eta horrek gazteen emantzipazioa are zailagoa bihurtzen du.