Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.
Bistan da ez direla gure herriak ezagutu behar dituen adierazle guztiak, baina hemen bildutakoak gure herria ingurukoekin alderatzeko baliagarriak dira. Atalez atal emaitzak taula eta infografia bidez eskaintzearekin batera, txostenak datuen gaineko irakurketa labur bat eskaintzen du. Behategi honen ibilbidean herritarrei lurraldea ulertzeko baliabideak eskaintzea izan da helburu nagusietako bat eta, oraingoan ere, helburu horri eusten ahalegindu gara.
Azpian duzun fitxategian kontsultatu eta deskargatu dezakezu Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeriaren 2022ko txostena: