Argitalpenak

Zaurgarritasunaren geografia: lurralde antolamenduaren argi-ilunak

Herritarren presentzia desorekatua da euskal geografian. Zerbitzu eta azpiegituren presentzia herritar gehienen beharrak asetu asmoz errealitate horretara egokitzen da. Lurralde asimetria horrek, ordea, hiriguneetan gero eta azpiegitura gehiago metatzeko joera du, despopulazioa nozitzen duten lurraldeen ahulguneak biderkatuz.
Etiketa orokorrak:

Hezkuntza zentroak urrun Mediterranear isurialdeko hainbat eremutan

Hezkuntza zentroen kokapena da euskal geografian ongizateko zerbitzuen irisgarritasunean desorekatuenetarikoa. Desberdintasun horiek ikasketa mailaren arabera antzemateaz gain ikastetxearen hizkuntza ereduaren arabera ere agerikoak dira.
Etiketa orokorrak:

Mugaz gaindiko lankidetzak finantziazio eta eroale iraunkorren faltan

Mugaz gaindiko lankidetzarako prestutasun handiagoa dute Ipar Euskal Herriko eragileek Hegoaldekoek baino. Hego Euskal Herrian, diru-funtsa handiko proiektuetan nabarmen, Akitaniako iparraldearekin elkarlanerako joera handia dago, bereziki Bordelekin.

Ezaugarri demografiko kezkagarrien euskal geografia

Udalbiltzarekin elkarlanean GAINDEGIAk egitura demografikoaren geografia aztertu du. Egungo populazioaren errealitatea azken hamarkadetako prozesu demografiko eta ez-demografiko desberdinen emaitza da. Euskal Herrian badira ahuldura demografikoan diren eremuak, batik bat Nafarroa Garaian eta Zuberoan.
Etiketa orokorrak:

Euskal hiriburuetako auzoen iraunkortasuna

Gaindegiak, Udalbiltzarekin eta Gasteizko udalaren babesarekin, auzoon iraunkortasuna modu integralean neurtzeko Gasteiz, Iruñea, Donostia, Baiona eta Bilboko ehun eta hamaika auzoen azterketa burutu du, mugikortasuna, kohesio soziala, hiri-morfologia, zerbitzuen eskuragarritasuna eta metabolismo demografikoa hizpide.
Etiketa orokorrak: Udalerriak

Hirigintzak eta barne-migrazioek 2001/11 epealdian euskararen gotorlekuak ahuldu dituzte

1970ko hamarkadan industrializazio prozesua eta beste hizkuntz-komunitateetako biztanleriaren erakartze masiboak euskararen gotorlekuetan euskararen gainbehera eragin zuen. XXI. mendeko lehen hamarkadan euskarak eremu hauetan berriz espazioa galdu du, oraingoan hirigintza eta euskal herritarren barne migrazioak medio.