Kontsumo Prezioen Indizeak behera egin zuen iaz Hego Euskal, Herrian aurreko urtearekin alderatuta. Aldiz, apalki bada ere, salneurriak hazi egin ziren Europan.
Covid-19ak kalte handiak eragin ditu munduko ekonomian. Osasun larrialdiaren ondorioz herrialde gehienetako Barne Produktu Gordinek atzeraldi nabarmena nozitu dute. Euskal Herria izan da horietako bat.
Erregai fosilekiko menpekotasuna handia da oraindik Euskal Herrian. Azken datuen arabera, Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurpenak murrizteko estrategia desberdinak indarrean diren arren, urtebetean biztanleko 8,3 tona BEG isuri ziren atmosferara. Alemania edo Belgikaren pareko emisioak dira horiek, munduko per capita isurpenen bikoitza.
Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.
Errepide bidezko garraioaren Berotegi Efektuko Gas isurketa %10,4 apaldu da Hego Euskal Herrian 2020an. Berotegi Efektuko Gas isurpen guztien %24aren iturburua garraioa izan zen 2018 urtean. Nafarroa Garaian proportzio hori %23,3koa da (2018); Euskal A.E.n %34koa (2018) eta, Euskal Hirigune Elkargoan, %32koa (2019).