Etxebizitzak garesti daude oraindik ere kostaldean, baina krisia hasi aurretik baino nabarmen merkeago
Hego Euskal Herrian, 2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, etxebizitzek 2.105 euroko prezioa zuten metro karratuko batez beste. Ipar EH-rako ez dago datu orokorrik, baina Lapurdiko kostaldearen bueltan udalerri askotan 3.000 eurotik gorako prezioak daude metro karratuko.