Esportazioek eta inportazioek gora egin dute nabarmen [2015eko 2. hiruhilekoa]

2015eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, lehenengo hiruhilekoan ez bezala,  igo egin dira esportazioak Euskal Herrian 14,3 puntu aurreko hiruhilekoarekiko eta 6,4 puntu iazko tarte berarekiko. Inportazioek ere goranzko joera hartu dute: aurreko hiruhilekoarekin alderatuta 14,6 puntu, eta iazko epealdi berarekin konparatuta 5,3 puntuko igoera izan da.Merkataritza fluxuak

 

Europar Batasunean, ere, esportazio zein inportazioek gora egin dute epealdi berean: 9,7 eta 4,3 puntu urte arteko hazkunde-tasan, hurrenez hurren.

Hego Euskal Herrian, sektoreei erreparatuta, esportazioen urte arteko bilakaeran gorakada nagusiki ekipo ondasun (+7,9) eta automobilgintzari (+7,1) esker eman da. Ez dira hazi diren sektore bakarrak, izan ere semimanufakturen sektoreak soilik izan du beherakada (-4,1), nagusiki Bizkaian emandako joeraren eraginez. Inportazioak, aldiz, nagusiki semimanufakturak, ekipo ondasunak eta automobilgintzari esker igo dira eta produktu energetikoetan, aldiz, jaitsiera garrantzitsua eman da (xehetasun gehiago, hemen).