Skip to main content

Errenta desorekak euskal hiriburuetan

Europan bi adierazle nagusi erabili ohi dira familia baten bizi kondizioak neurtzeko: pobrezia arrisku tasa: eta gabezia material larria. Horiek kontuan hartuta, Euskal Herrian pobrezia arrisku tasa 10,9koa zen 2014an, eta gabezia materiala, 4 puntukoa.

Hauteskunde emaitzak klik eginez

Igandean Hego EHko emaitzak Gaindegiak Berriarentzat egindako mapa interaktiboan jarraitu ahalko dira: eskrutinioa %30, %60 eta %100 dagoenean kargatuko ditugu datuak. 

#M24

@gaindegia eta @berria

Aireportuak, 2007ko marka gainditu ezinik

Euskal Herriko aireportuek ia bost milioi eta erdi bidaiari batu zituzten iaz. Miarritzekoa da krisia hasi zenetik gero eta bidaiari gehiago jasotzen jarraitu duen bakarra. Euskal Herriko bost hegazkin bidaiaritik bat hartzen du hain zuzen ere. 

Has gaitezen erabakitzen

Herri baten ezaugarri nagusia bere buruaz arduratzea da. Herri oro bere kide berrien geroaz (haur eta gazteak), adinekoen ongizateaz (atsedena eta zaintza) eta geroratzeaz (orain erein gero jasotzeko) arduratzen da. Helburu komun horrek batzen ditu alde batekoak eta bestekoak, kultur osagaia oinarri bateratzaile dutela.

Esportazioak Euskal Herrian

Esportazio jardueretan mendetako esperientzia dute euskal enpresek. Gure kokapen geografikoak eta aktibitateak (ez dugu natur baliabide apartekorik) urruneko lurraldeetara eraman izan gaituzte salgaiak hartuta. Industria eraldatzailearen alorrean, atzerrira jotzeko tradizioa luzea da gurean, baina azken bi hamarkadetan esportazioak oro har hazi dira nabarmen.