Lurraldean andreen presentzia desorekatzen duen antolamendua
Gaindegia,
Emakumeen presentzia aldakorra da euskal geografian: hiriguneetan herritarren %52,2 andreak dira. Landa-eremuan, aldiz, %49,1. Industria nortasun handiko eremuetan andre-gizonen arteko jarduera eta errenta mailaren diferentzia handia da. Lehen sektorean ardazturiko landagunean, ordea, andreen laneratzea apala da eta despopulazioa ohiko errealitatea.
Last updated 3 mins ago
[2019-IV] 132.400 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 gehiago
Gaindegia,
Langabezia tasa %8,9koa izan da 2019ko azken hiruhilekoan. Azken hiruhilekoko datuek %8,77an finkatzen dute Euskal Herriko langabezia tasa 2019an (INE), aurreko urtean baino puntu bat azpitik. 2019 urtean 14.000 bat langabetu gutxiago eta 6.900 pertsona aktibo gehiago zenbatu dira (INE).
Last updated 3 mins ago
400.700 euskal herritar gizarte-bazterkeriaren mehatxupean, `Europa 2020´ estrategiaren arabera
Gaindegia,
400.700 euskal herritar bazterketa soziala pairatzen dute, Europa 2020 estrategiako indikadoreen arabera. Euskal Herrian muturreko pobrezia indartu egin da, eta 2020 urtean, azken hamarkadan egituratzen joan den dualizazio sozialean sakontzeko arriskua dago.
Last updated 3 mins ago
[2019-III] Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82raino igo da
Gaindegia,
2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,56 puntu handiagoa. EUSTATen arabera, ordea, langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan (-0,11). Halere, Euskal Herriko langabezia-tasa zifra paretsuetan kokatzen du (%8,81).
Last updated 3 mins ago
Energia berriztagarrien ezarpenean atzetik dabil Euskal Herria
Gaindegia,
Energia berriztagarrien presentzia %17,4koa da Euskal Herrian. Energia berriztagarriak gorabidean dira, baina ez egoerak eskatzen duen erritmoan. Europako beste lurraldeetan bezala, elektrizitatea energia berriztagarrien presentzia handiena duen bigarren mailako energia mota da.
Last updated 3 mins ago
Egitura heteropatriarkala: lan formalaren eta informalaren gaineko dualtasuna
Gaindegia,
Euskal Herrian egitura heteropatriarkalak sorrarazitako desorekak modu askotan neur daitezke. Emakumeek lanaldi partzialak (%77,4), etxeko lanen ardura (%91,2) eta zaintza ardurek bultzaturiko ez-aktibotasuna (%93,9) pairatzen dute.
Last updated 3 mins ago
Gizarte kohesioa, ikuspegi osoago baten beharrean
Gaindegia,
Egun enpleguaren sustapenak ez du kohesio soziala bermatzen, horregatik errealitate berrietara egokituriko mekanismoen artikulazioa beharrezkoa da.
Last updated 3 mins ago
Gogoz kontrako lanaldi partziala bere horretan mantendu da 2019 urtean
Gaindegia,
2019 urtean langabetuen eta potentzialki aktiboak baina enplegu bilaketan atsekabetutako pertsonen kopurua gutxitu egin da. Gogoz kontra lanaldi partzialean aritzen diren landunena, ordea, egonkor mantendu da.
Last updated 3 mins ago
Familientzako babes sozial ahula Euskal Herrian
Gaindegia,
Familia eta seme-alaben ardura dutenentzako gizarte babes apala du Euskal Herriak (BPGren %0,9a), Turkia eta Errumaniaren parekoa, belaunaldi ordezkapen traketsa eragingo duen krisi demografiko baten erdian ere.
Last updated 3 mins ago

![[2019-IV] 132.400 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 gehiago](/sites/default/files/albiste-irudi/Langabezia-EH-2020-01-28%20-%202_0.png)

![[2019-III] Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82raino igo da](/sites/default/files/albiste-irudi/piqsels.com-id-zbrus.jpg)



