Euskal Herriko landunen %14,7k lanaldi laburtua du

Eskulan horren %83,1 emakumezkoa da

Euskal Herriko landunen %14,7ak lanaldi laburtua du 2010eko datuen arabera, hau da, astean 30 lan ordutara ez dira iristen. Landun guztiekiko lanaldi laburtua dutenen portzentajean hazkundea eman da aurreko urtearekiko 0,3 puntutan eta 0,5etan 2008arekiko.

Hazkundeak, ordea, ez du esan nahi lanpostuen sorrerarik eman denik, izan ere, 2007/10 urte artean mota honetako lanaldien murrizketa pairatu baita 9.600 lanpostu galtzeraino. Lanpostuen suntsiketa, ordea, proportzioan altuagoa izan zen epealdi horretan lanaldi osokoen artean.

Lurraldeka Nafarroa Garaian eman zen hazkunderik altuena lanaldi laburtuetan, 2009arekiko 1,3ko hazkundea, lanaldi guztiekiko laburtua %14,9 izatera iritsi arte. Iparralden dute, aldiz, lanaldi laburtuen kopururik handiena (17,8) eta Iparraldeko hiru lurraldeen artean, baxuena Nafarroa Behereak izan zuen (16,5) 2008ko datuen arabera.

Bestetik, generoaren aldagaia ezinbestekoa da lanaldi laburtuaren errealitatea aztertzerako garaian. 2010eko datuen arabera, Euskal Herriko lanaldi laburtu guztietatik %83,1 emakumezkoak ziren eta Nafarroa Garaiaren kasuan, kopurua %85,0koa izan zen. Arrazoiak askotarikoak dira, baina datuok genero arteko desberdintasunak agerian uzten ditu gure egungo gizartean.

Egungo desberdintasun horiez gain, 2007/10 urte artean emakumezkoen lanaldi osoko postuak %2,4 hazi ziren (10.000 lanpostu inguru) Euskal Herrian non epealdi horretan lanaldi osoko lanpostuen galera %4,9koa (58.000 lanpostutik gora) izan zen EUROSTATen arabera. Gogoratzekoa da, epealdi berean, gizonezkoak ez bezala, emakumezkoen enplegu tasak maila apaleko hazkundea izan zuela, 0,4 dezima EUSTATen arabera.

[table id=35 /]

Euskal Herriko lanaldi laburtuaren datuak Europako markoan erreferente diren erregioekin alderatzen baditugu nabarmentzekoa da Finlandiarekiko eta bertako parte den Itä-Suomi-rekiko dagoen antzekotasuna, izan ere, Europako Batasuna 27ko bataz bestekoaren azpitik baitago 4,5 puntu. Emakumearen presentziari erreparatzen badiogu deigarria da Euskal Herriko eskulan honek duen presentzia altua beste erregioekin alderatuz, non Euskal Herria Frantziako erregioa den Rhône-Alpes (83,5) eta Baden-Württemberg (82,5) alemaniaren artean dagoen, batasuneko bataz bestekoaren 7,9 puntu goitik.

[table id=36 /]