EAEko garraio sektorearen energia kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko bideak. Eszenarioen azterketa bat izeneko kaleratu berri du Gorka Bueno EHUko irakasleak Renewable & Sustainable Energy Reviews aldizkarian.
Ikerketak Euskal Herriko garraio sistemaren argazkia uzten digu, hau da, herri industrializatu batena, eta irakasleak energia kontsumoa murrizteko 6 eszenario desberdin aintzat hartu ditu batzuk teknologikoak dira beste batzuk ez.
Lanaren ondorioak honela labur genitzake:
● Behar-beharrezkoa den energia-kontsumoaren murrizketak lortzeko, ez dago oinarri teknologikoko irtenbide magikorik. ● Garraioaren karbonogabetzeak bideragarri diren aukera guzti-guztiak eskatzen ditu (eta are gehiago). ● Efizientziaren hobekuntza nabarmenak behar ditugu oraindik. ● Lurreko garraioaren elektrifikazio sakona behar dugu. ● Funtsezkoa da garraio elektrikoa energia-fluxu berriztagarrien bidez elikatzea. ● Garraio publikoa bultzatu behar da, baita ibilgailu pribatuen okupazio askoz altuagoak lortu ere: Iraultza planifikazio urbanistikoan? ● Mugikortasuna murriztea guztiz ezinbestekoa da. Ondorio ekonomikoak?
Hona hemen Gorka Buenoren lanaren inguruko dokumentazioa:
Landutako galderak:1) Zein da Euskal Herriko garraio sistemaren argazkia? 2) Azterketa egiteko erabilitako datuak neurtzeko modua desegokia dela aipatzen duzu. Zehazterik bai?3) Zure azterketan 6 eszenario aztertzen dituzu. Zeintzuk dira? Landutako galderak:: 1) Zein da euskal administrazioen jarrera energia kontsumoa murrizteko aurrera eraman beharreko eragiketen aurrean? 2) Azalduko al zeniguke zer den ekonomiaren birlokalizazioa? Landutako galderak: 1) Energiaren kontsumoak bidaiatzea luxu bihurtuko ote du etorkizunean? 2) Euskal Herriko energia mendekotasuna eta honen ondorioak