Euskal Herria bisitarien begietara

 

'Euskal Herriko mapa', baliabide berri bat Euskal Herria ezagutzeko

Euskal Herria ezagutzeko baliabide bila abiatzen denak, nekez aurkituko du honen lurralde osoa azaltzen duenik. Gabezia hau nabaria da oso turismo bulego eta alojamenduetan turistari planak proposatzerakoan. Bizpahiru mapa elkarren gainean jarri ezean ez dago azaltzerik lurraldeen arteko ibilbiderik.

Gaindegiak atzerriko bisitariari Euskal Herri osoa begien aurrean jartzen dion baliabide grafiko bat (paperezko mapa) eta interneterko gune bat eraiki ditu lan horretan lagungarri izateko. Interneteko gunea datozen asteotan izango da ikusgai eta erabilgarri.

Beheraxeago deskargatu daitekeen mapak izaera funtzionala du, bertan ikus daitezke Euskal Herriko 686 udalerriak beren izen ofizialekin, eta errepide zein ezaugarri geografiko nagusiak. Letra tamainarekin biztanle kopurua identifikatzeaz gain, distantzia kilometrikoak adierazten dituen taula bat eta udalerriak lokalizatzeko sistema bat ditu, beste zenbait erraztasunekin batera. Badu atzealdean, halaber, testu bat Euskal Herria XXI. mendean bizirik dagoen herri bat dela azaltzen duena. Mapa ingelesez dago, bere edukia ahalik eta bisitari gehienentzat eskuragarri gerta dadin.

Beren xedea edizio masibo bat egin eta ahalik eta zerbitzu turistiko gehienetan debalde eskuragarri jartzea da.

'Euskal Herriko mapa' erabiltzeko argibide metodologikoak:

  • Mapa hau Gaindegiak diseinatu, editatu eta inprimatu du. Originala da, beraz. Bisitaria gure geografian orientatzeko pentsatuta dago. Horregatik, besteak beste, udalerrien izen ofizialak dira nagusi, udalerriak aurkitzeko gida bat eskaintzen du edo isurialde mediterraneo eta atlantikoaren arteko muga adierazten ditu desberdintasun klimatologikoak identifikatzeko.
  • Mapa hau turismoaren sektoreko profesionalei zuzendutako tresna bat da. Bere bitartez bisitariari zer ikusi edo nora joan azaldu ahal izango die bi edo hiru mapa elkarrengainean jartzen ibili gabe. Herri bat gara, baina ez dago gure lurraldearen gaineko argitalpen bakar bat gure geografía merke eta erraz azaldu ahal izateko. Mapa honek beraz, hutsune sentitu bat bete nahi luke.
  • Mapak alojamenduetan,  turismo bulegoetan eta udaletxeetako harreran egon behar luke, leku txukun, garbi eta ikusgarrian, nahi duenak har dezan. Establezimenduaren arabera mapa jasota ere egon liteke eta interesa duenari soilik eman. Norberak erabaki beza. Ez da komeni, halaber, mapa  guztiak batera jartzea eskura, hobe agortu ahala osatzen joatea.
  • Mapa ingelesez dago ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Atzeko aldean oinarrizko erreferentziekin batera (webgune ofizialak, gida turistiko nagusiak…) udalerriak lokalizatzeko indize bat dago, udalerrien izen ofizialarekin eta euskarazkoarekin. Indize horrek erraztu egin behar luke edozein udalerri lokalizatzen. Entitate txikiagoetarako mapa digitalera jo behar da.

 

'Euskal Herriko mapa' deskargatzeko:

(euskaraz, aurrea)

euskal_herriko_mapa_-_aurrea_eus.pdf

(ingelesez)

euskal_herriko_mapa_-_aurrea.pdf

euskal_herriko_mapa_-_atzea.pdf