Demografia: 3.114.276 biztanle 2011n Euskal Herrian

6 urte igaro dira Euskal Herriak 3.000.000ko biztanleko muga gainditu zuenetik. 6 urteko tarte horretan, 100.000 pertsona gehiago bizi dira Euskal Herrian. Hau da, 3.016.950 lagun izatetik 3.114.276 izatera igaro gara 2011ean. Biztanleriaren banaketari dagokionez, Bizkaian biltzen da jende gehien, %37. Iparraldeko lurraldeak, dira, aldiz, populazioaren kopuru txikienak biltzen dituztenak. Iparraldeko hiru herrialdeak aintzat hartzen baditugu, Lapurdin biltzen da biztanleriaren %7,69 eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan %0,97 eta %0,49 soilik, hurrenez hurren.

  • Euskal Herrian 3.114.276 biztanle daude 2011ean azken datu ofizialen arabera.
Hazkunde positiboa, baina motela
Biztanleria osoa. Euskal Herria, 2011.
Gordinak %
Araba 321.205 10,31
Gipuzkoa 709.607 22,79
Nafarroa Garaia 642.051 20,62
Bizkaia 1.156.141 37,12
Lapurdi 239.635 7,69
Behe Nafarroa 30.357 0,97
Zuberoa 15.280 0,49
Euskal Herria 3.114.276 100,0
Iturriak: INE eta INSEE.
  • Bizkaia eta Nafarroa Garaiak biztanleri osoaren % 57,74 biltzen dute batera.
Euskal Herriko biztanleria 2011
  • Ipar Euskal Herriko biztanleak biztanleri osoaren % 9,15 dira: Horietatik % 7,69 Lapurdin bizi dira
Biztanleriaren dentsitatea (bizt/km2)
Azalera (km2) Biztanleak Dentsitatea (bizt/km2)
Bizkaia 2.231,20 1.156.141 518,17
Gipuzkoa 1.977,28 709.607 358,88
Lapurdi 863,27 239.635 277,59
Euskal Herria 20.918,37 3.114.276 148,88
Araba 3.311,87 321.205 96,99
Nafarroa Garaia 10.391,68 642.051 61,79
Behe Nafarroa 1.325,05 30.357 22,91
Zuberoa 818,01 15.280 18,68
Iturriak: INE eta INSEE.
  • Behe Nafarroan biztanleriaren % 0,97 bizi da; Zuberoan, aldiz, % 0,49.

Euskal lurraldeen dentsitatea

Euskal Herriko biztanleria udalerri mailan, 2011