Euskal Egitura saioan Miguel Lazpiur elkarrizketatu dugu, Bergarako Lazpiur Eraikuntza Metalikoak enpresako burua eta Confebaskeko lehendakari ohia. Albistegietan, gainera, langile autonomoez mintzatu gara, egun bizi duten bilakaera ezagutzeko.
Berarekin euskal industriaren egoera, krisiaren ondorioak, ekintzailetasuna, produktibitatea eta beste hainbat gai interesgarri jorratu ditugu. Lazpiurrek azpimarratu du, besteak beste, krisi testuinguru honetan, garrantzitsua dela hain gurea den “ondo egitearen kultura” gehiago zaintzea, eta sortzen doazen ekimenak hazten eta mantentzen laguntzea. Gogorarazi nahi izan du, gainera, industriak Euskal Herrian duen ibilbidea eta pisua, eta horri begira jarri behar garela aldarrikatu du.
Aurreko saioan: Helena Franco Ogasun diputatuari elkarrizketa