|
Plangintza estrategikoaren garaian bizi gara. Lurralde antolaketak (LA) eragin erabakigarria du gizartean, ekonomian, komunitatean. Beti proiekzio edo norabide bat du, etorkizun bat xede.
Gure herriak egun LA modelo bat baino gehiago du; bertze arrazoiak tarte, gaian eskudun den administrazio zenbait badelako. Haien arteko ezberdintasun eta gatazkek gure lurraldeko komunitatearen beharrak edo interesak bazter uzten dituzte. Elkarrezintasun honek pertsonen mugitzea, ezagutzak edota jarduera sozio-ekonomikoak zailtzen ditu. Izan ere, gure herriaren batasuna indargabetzeko eta desegituratzeko maiz aski erabili den tresna da.
Beraz, gaiak izaera estrategikoa du, Euskal Herriaren etorkizunerako batik bat eta gure jarduera profesional eta intelektualetik haren garapenean parte hartzen dugunon arreta eskatzen du.
Nabarralde eta Gaindegiak JARDUNALDI eguna antolatu dute kontu hauek eztabaidatzeko, gizarte-ezaugarriak kontuan izanen dituen ikuspuntuaz, baita ekonomiko zein kulturalak ere, mugaz bestaldekoak…
Gaiaren inguruko dokumentazioa irakurri eta ekitaldiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko ikus
blog-a.
EGITARAUA |
10:00 |
Jose Erramun Bustillo, aurkezpena |
10:05 |
Nabarralde |
10:35 |
Xabier Isasi |
11:05 |
Luis Mª Mtz. Garate |
11:35 |
Atsedena |
12:00 |
Solasaldia |
13:45 |
Jose Erramun Bustillo Laburpena eta agurra |
14:30 |
Bazkaria (erreserba behar da) |
Izena emateko jarri harremanetan:
GAINDEGIA: 943 304 365
NABARRALDE: 948 211 057
Matrikularen zenbatekoa: 12€
Euskadiko Kutxan: 3035 0058 30 0580090448
Bazkariaren zenbatekoa: 20 €
Ikus esku orria pdf-an.