Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira

Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>

Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin etxebizitza nagusien %22-%40 alokatzen dituzte, eta gainerakoetan, %7-%8

Lapurdi da etxebizitza gehien alokatuta dituen herrialdea: 1999an, %39,9ko portzentajea zuen. Gehien hurbiltzen zaizkionak Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira, %23,5 eta %22,3ko portzentajea baitute hurrenez hurren. Gainontzeko herrialdeak urrun daude horietatik: Gipuzkoak %8,1eko portzentajea zeukan 2001. urtean, Nafarroa Garaiak %7,7koa, Bizkaiak %6,9koa eta Arabak %6,7koa.

Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari da

Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, hirugarren sektorean ari da lanean jende gehien (zerbitzuetan); gutxien, berriz, lehen sektorean (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan...). Bigarren sektorea (industria eta eraikuntza) indarra galtzen ari da, baina oraindik ere garrantzitsua da...

Industria euskal ekonomian funtsezko sektorea da oraindik ere, okupatuen %35,4rekin

2001eko datuen arabera, Euskal Herriko okupatuen %35,4 ari dira industrian lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik handiena. Industria, beraz, oraindik ere funtsezko sektorea da euskal ekonomian, nahiz eta birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen. Industriak jende gehien Gipuzkoan (%39,8) eta Araban (%39,0) enplegatzen du, eta gutxien, berriz, Lapurdin (%20,9)

Ikastaroa, Euskal Herriko estatistikak

Estatistika estatuei lotutako arloa izan dugu betidanik. Euskal Herriak, estaturik gabeko nazioa izanik, ez du ekoizpen estatistikorik izan duela oso gutxira arte. Bazeuden estatistika zatikatuak (lurralde zati bati buruzkoak) baina apenas zegoen Euskal Herri osoari buruzko errealitate demografikoa, soziala, ekonomikoa, politikoa edo kulturala islatzen zuen daturik. Azken urteotan, ordea, urrats sendoak ematen ari dira bide horretan. Ikus programazioa.

Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera

Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, okupatuen %3,0 baino ez dira ari nekazaritzan lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa. Beste 5 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Suediak (2,9), Alemaniak (2,6), Luxenburgok (2,2), Belgikak (1,9) eta Erresuma Batuak (1,5). Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira Euskal Herriko herrialde ‘nekazarienak’. Nekazaritzak pisu gutxien, berriz, Bizkaian du (okupatuen %1,7 besterik ez)...