[IRITZIA] Sistema aldaketa eta herri burujabetza, Jose M. Zendoia
Ezkerreko zenbait ekonomialariri entzun izan diot aspaldion sistema ekonomikoaren aldaketa ez dela etorriko iraultza handien bidez. Aldaketak mundu mailakoa izan beharko duela nahiko argi dago, egungo menpekotasun eta eragin harremanak globalak baitira eta ez dago naziorik bere kasa eta modu isolatuan bide berrietara abiatuko denik.