Etxebizitzak Euskal Herrian: eraikuntzarako lizitazioen bilakaera

Euskal Herrian, lehenbizikoz, Iparralden etxebizitza eraikitzeko lizentzia gehiago eman ziren iaz Hegoalden baino. Hori ulertzeko, batetik, Hegoaldek jasan duen beherakadari erreparatu behar diogu (%60 jaitsi da etxebizitza eraikitzeko lizentzien kopurua) eta, bestetik, Lapurdin gertatu den igoerari.

[Aitor Bengoetxea] Uholde neoliberalaren aurrean, Euskal Herrian zer?

Euskal Herriko egungo lan-harremanen egoera aztertzerakoan, aurrez aurre aurkitzen dugun lehen arazoa da harreman horien araubide juridiko nagusia ezartzea, Konstituzio eta legeen bitartez, ez dagokiela Euskal Herriko botere araugileei, Frantzia eta Espainiako botereei baizik.

Araubide juridikoa bultzatzen duen politika ekonomiko-laboralari dagokionez, espainiar Estatuaren kasuan oso nabarmena da politika neoliberalaren aldeko hautua, eta ez hain markatua Frantziar Estatuan. Espainian gertaturiko azken lan-erreformetan (2012-2013), Gobernuak aitortu nahi ez izan arren, helburua oso argia da: lan-kostuak jaitsiz, batez ere soldata, enpresen lehiakortasuna areagotzea. Aitorturik gabeko asmo hori egungo egitateek frogatzen dute, datuek esaten baitigute soldatak jaisten ari direla, eta Espainiako esportazioak igotzen ari direla, merke ekoizten delako.

[Iritzia] Imanol Esnaola: Gipuzkoarron jatorriaz

Gipuzkoa itsasertzean eta penintsula kontinentearekin lotzen duen pasabidean, joan-etorrian dabiltzan pertsonen eta salgaien pasalekua izan da. Erromesak, marinelak, merkatariak, ingeniariak… hamaika bizibidetako pertsonak erakarri ditu Gipuzkoak. Horrela, mendez mende, gure artean izan ditugu “beste” gu batzuk: gaskoiak, ijitoak, atlantikoan portuak dituzten hainbat herritako pertsonak… Halaber, merkataritzarako aukerak lurralde industrial egin du Gipuzkoa: ontzigintza, burdingintza, ehungintza, ekoizpen agroalimentarioa eta abar eta abar ekoizten asmatu dugu. Hamaika produktu eta zerbitzu sortu dugu eskaerari erantzun nahian eta bizibide duin baten bila.

¿Hay alternativas al desempleo distintas a la precariedad laboral?

Mari Luz de la Cal UPV-EHUko lanerako ekonomiako irakasleak prekarietateari aurre egiteko dauden alternatibak azpimarratu nahi izan ditu Gaindegiarentzat egindako ¿Hay alternativas al desempleo distintas a la precariedad laboral? testuan. Bertan, gaur egun gertatzen ari diren lege aldaketak errepasatu eta horien ondorioak definititzen ditu irakasleak, eta aurrera begirako proposamenak eman: flexisegurtasuna eta langabeziaren ikuspegi kolektiboa, kasu.

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea udal hauteskundeen inguruan

Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira.

Argitalpen honetan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak. 

[Ikuspegi urtekaria] Immigrazioa Euskal Herrian

Euskal Herria immigrazio-mugimenduen ohiko hartzaile izan da historian zehar. Pasaeran igaro diren herritarrak (Europako iparraldetik eta ekialdetik etorritako tribuen migrazioak, merkatariak, armadak, etab.) nahiz bertan egonkortzera iritsitako pertsona eta komunitateak jaso izan ditu.