Euskal Herriko lau eskualde artifizializatuenak Lapurdikoak dira

Baiona-Angelu-Biarritzeko lurzoruaren %11,5 artifizializatuta 2000/06 urte epean zehar

2000/2006 aldian Euskal Herriko lur azaleraren %0,4a artifizialdu dugu, hau da, 83,2 km2. Azalera hau aurretik artifizialduari gehitzen badiogu, orotara Euskal Heriko lur azaleraren %2,5 artifizialdua izan da dagoeneko, 2006 urteko datuen arabera. Emaitza hauek Corine Land Cover proiektu europarrak utzi dizkigu.

Eskualdeka errealitatea aski gora-beheratsua da gure lurraldean. Azpimarratzekoa da 2000/2006 aldian azalera natural gehien galdu duten eskualdeak Lapurdin daudela, Baiona-Angelu-Biarritz buru dela (%11,5) . Segidan datoz Hegoaldeko hiriburu administratiboak dituzten eskualdeak, Durangaldea (%0,5) eta Bidasoa Beherea (%0,5). Edonola ere, azalera kopuru handienak artifizialdu dituzten eremuak Arabako Lautada eta Iruñerria izan dira, ezarri zaien hazkunde ereduaren eraginez, hau da, hiriburu eta inguruko udalerrien sustapenera bideratutako hazkundea izan da.

Halaber, 2000/2006 aldian proportzioan lur azalera naturala gehien galdu dutenak aurrez eremu artifizialdu gehien biltzen dutenak izan dira. Beraz, Euskal Herriko lur azaleraren artifizialtzeak jarduerak kontzentratzeko eredu bati erantzuten dio.

[table id=12 /]

Artifizialtzearen baitan, aldiz, hiru ardatzeko prozesu bat dago: populazioa kontzentratu, jarduera ekonomikoa kontzentratu eta mugikortasuna sustatzera bideratutako azpiegiturak eraiki. Hori guztia aurrez artifizialdutakoari gehitzen zaio. Honek guztiak Euskal Herriak behar duen lurralde ereduari buruz itauntzera garamatza. Eredu kontzentratua ala polinuklearra?

[table id=13 /]