Euskal Herriko lur-azalaren %2,5 artifiziala da. %1,5 eremu urbanoak dira, guztizko azalera artifizialduaren %60,9. Azken datu honen erroak azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izandako urbanizazio prozesu bizkorrari zor zaizkio.
Landaretza naturala duten baso eremuak eta eremu irekiak euskal lur azaleraren %56,2 hartzen dute (11.769,5 Km2.). Basoak dira nagusiki, %64,4, bestelako landaretza eremuak edo belardiak gainerakoa (34,0%).
Nekazal eremuei dagokionez, azaleraren %40,9 osatzen dute (8.555 Km2.), eta horietatik %43,3 lantzeko lurrak dira. Lantzeko lurrak, beraz, Euskal Herriko azalera osoaren %17,7a dira.
Datu hauek Corine Land Cover europar proiektutik eratorritakoak dira, 2006ko argazkiari dagozkionak, egin duen azkena.
Datu hauek herri ikuspegiarekin aztertu behar dira, izan ere, gero eta nabariagoa da kontzentrazio prozesua, kostaldea eta hiriburuetan gertatzen dena nagusiki. Honek guztiak desoreka handiko lurraldean bizi garela adierazten digu. Halaber, datu hauek eremu urbano zenbaiten uholde arriskuaz edo kontsumitzaileak dauden lekutik hurbil nekazaritza iraunkorra egiteak dituen zailtasunak agerian jartzen dituzte.
Ikus www.atlasa.net
[table id=14 /]