ELKARGIko 2011ko Txostenaren ondorioen bilkura.
Euskal ekonomia: itxaropena kanpoko merkatuetan jarrita
Euskal ekonomiari dagokionez, txostenean nabarmentzen da barne-eskariaren ahultasuneko testuinguruan (herritarrak estutzen dituzten langabezia-mailak, doikuntza publiko zorrotzek, ziurgabetasunek eta konfiantzarik ezak sorrarazia), nazioarteko merkatuak direla euskal ekonomiak hazteko duen eragile bakarra. Esportazio ez-energetikoak 2011n % 16,7 hazi ziren, eta inportazioak % 11,7. Lehenengoek euren maximo historikoa lortu zuten, 21.067 milioi euro eurorekin, bai eta krisiaren aurreko maila gainditu ere.
Hori da, txostenaren arabera, euskal ekonomiaren etorkizunerako daturik itxaropentsuenetakoa. Enpresen % 46k adierazi du 2012an esportazioak areagotzea aurreikusi duela, merkataritza-ganberen txosten batean jasotzen denez. Aipatzekoa da, 2011n, Euskal Autonomia Erkidegoak 3.967 milioi euroko superabita lortu izatea, orain artean jasotako handiena, hain zuzen.
ELKARGIko lehendakariaren txostenean ere adierazten da euskal ekonomia berriro atzeraldian sartuko dela 2012an, eta urte osorako % 0,7ko beherapena aurreikusi da. Atzeraldiak urte amaiera arte iraungo du, eta orduan hazkunde nulua lortuko da. Euskal industria-jarduerari buruzko adierazle aurreratuen arabera, beherakada bat egongo da behinik behin 2012ko lehen zatian. Era berean, euskal lan-merkatuak beste urte zail bat biziko du: enplegua suntsituko da eta langabeziak gora egingo du (% 12,5eko tasara iritsiko da).