Euskal Herriko jaiotze tasa eskualdeka, 2010
Nekazal eremuetan zahartze indize handiak izan arren, ugalkortasun tasa emendatzen ari da. 2010 urtean biztanleriarekiko porportzioan jaiotza kopuru handia egon zen biztanleri gutxiko hainbat nekazal eskualdetan (Arbela, Trebiñu, Basabürüa, Lapurdiko barnekaldean…), Gipuzkoako Urola-Kostaldean eta barnekaldean (Tolosaldea eta Goierrin) edota Bizkaiko hegoaldean eta Plentzia-Mungian. Bestalde, aipagarria da Iruñerrian biztanle kopuru handia izanik ere, bertan dagoen jaiotza kopuru ratio altua.
Bereziki ratio txikia dago Arabako Mendialdean eta Nafarroako Erdialdeko Ekialdean, mila biztanleko zortzi jaiotzetatik behera, hain zuzen
Maparen datuak kontsultatu nahi izatera eta ekonomia eta gizarte alorreko beste hainbat datu kontsultatzeko jo www.atlasa.net helbidera.
Oharra: 1:500.000 eskalatik aurrera eskualdeen izenak bistaratzen dira.