2010 urtean Euskal Herriko jaiotza kopuruak hazkunde positiboa izan du aurreko urtearekin alderatuta (% 0,6). Ez du ematen, hortaz, 2009 urtean egondako beheraldia joera bilakatu behar denik. Hazkunde handiena Zuberoan dugu (%24,0), 2009 urtean 125 jaiotza izatetik 155 jaiotza izatera igaro baita. Hazkunde negatiboa izan dute Behe Nafarroa (% -7,1), Lapurdi (% -1,3) eta Nafarroa Garaia (% -1,0). Biztanleri kopuruaren arabera neurtzen baditugu jaiotzak, Euskal Herrian %9,9 jaiotza egon dira 2010 urtean mila biztanleko. Tasa horren gainetik kokatzen dira Nafarroa Garaia (% 10,6), Araba (% 10,5), Behe Nafarroa (% 10,3), Gipuzkoa (% 10,2) eta Zuberoa (% 10,1); azpitik, Bizkaia (% 9,2) eta Lapurdi (% 9,8).
Jaiotzak. Euskal Herria, 2010 | |||||||
Jaiotzen hazkundea | Jaiotza gordinak | Jaiotzak mila biztanleko | |||||
2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2010 | 2010 | |
Araba | 4,5 | 4,0 | 5,8 | 0,4 | 3,9 | 3.348 | 10,5 |
Gipuzkoa | 3,6 | 1,7 | 1,2 | -1,3 | 1,1 | 7.221 | 10,2 |
Nafarroa Garaia | 6,5 | 0,7 | 6,6 | -2,6 | -1,0 | 6.778 | 10,6 |
Bizkaia | -0,4 | 3,3 | 4,4 | -3,0 | 0,6 | 10.601 | 9,2 |
Lapurdi | 0,8 | -4,8 | 4,5 | 0,7 | -1,3 | 2.353 | 9,8 |
Behe Nafarroa | 9,0 | -11,0 | -3,7 | 7,7 | -7,1 | 312 | 10,3 |
Zuberoa | -1,5 | -8,2 | 0,0 | 1,6 | 24,0 | 155 | 10,1 |
Euskal Herria | 2,7 | 1,5 | 4,1 | -1,8 | 0,6 | 30.768 | 9,9 |
Iturriak: INE eta INSEE. |