[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA] Erreferentziazko irakurketa batzuk

Hile honetan, Gaindegiak Udalbiltzarentzat egindako txostenaren harira, Euskal Pirinioen egoeraz eta mendiko ekonomiaz orokorrean arituko gara.

Dagoeneko argitaratu dugun informazioari esker, baita infografia eta datuetan ere, Pirinioetako udalerrien arazo nagusiak ezagutu ahal izan ditugu. Horien inguruan zenbait adituri analisiak eskatu dizkiegu, datorren astean blog honetara ekarriko ditugunak.

Iritzi horiekin batera, baina, dagoeneko kaleratu diren intereseko zenbait artikulu gogora ekartzea komenigarri ikusi dugu, gaian sakondu nahi duenak ikuspuntu desberdinak irakur ditzan.

Gaurkoan, "Landako herrien bilakaera eta garapena, Araba 2008" argitalpenean dauden hiru artikulu gomendatzen dizkizuegu:

 

LANDAKO HERRIAK ETA GARAPEN EKONOMIKOA 

ANTÓN LAFONT MENDIZÁBAL.Enpresaburu – aholkularia.  

"Hirigile “moderatuek” euren gogoak azaldu dituzte, eta ez dute inolako kezkarik agertu landa lurraldearen inbasioagatik. Mega-hirigileek, azpiegitura handiko mega-hirien beharra ikusten dute; mega-hiri horiek mega-sareen bidez lotuta egongo lirateke IKT zerbitzuen megakontzentrazioari esker. Eskema horrek kontraesankorra ematen du. Egia da, IKTekin ez dago distantziarik, masa kritikoak mundu luze-zabalean, eta laster unibertsoan, sakabanatuta daude. Zer gertatu da giza harremanek halabeharrez zuzendu behar duten urrutiko prestakuntzarekin, ikerketarekin, lanarekin? Zer ikerketa-taldek bazter dezake planetan eta askotan mega-hiri batean baino gehiagotan dauden zenbait laborategi eta garapen zentrorekin sarearen bidezko urrutiko harremana?

Irakurri artikulu osoa

------------------------------------------------------------------------------------------

LANDA HERRIEI BURUZKO PLANTEAMENDU ESTRATEGIKOA

ENRIQUE MIRANDA GARCÍA. Arquitektoa. Pirinioetako Herrien Plan Estrategikoaren idazlea.

Landako herriak funtsezkoak dira lurralde okupatzeko gaur egun dugun ereduan eta, gustatu edo ez, zalantzan jarri ezin dugun errealitatea da. Nafarroan soilik 500 herri daude, eta horietako asko basamortu bihurtzeko zorian daude. 360 kontzeju daude, eta horrek adierazten digu 360 herritan 30 biztanle baino gehiago erroldatuta dutela. Kopuru horretatik behera herriek kontzejua galtzen dute eta dagokien Udalaren babespekotzat hartzen dira. Herriak desagertuz gero, lurraldea basamortu bihurtuko da. Ingurunearen okupazioaren dibertsitatea hondatuko du. Herri bat zegoen leku horretan, Ondarearen hondarrak ditugu; antzinako bideen desagerpena; mendiarteen narriadura. Zortea izanez gero, hurbileko herri bateko nekazariek jarraituko dute lurra lantzen, mendiak eremu horiek hartzen ez baditu. Bizitzeko moduko eremu bat hiltzen da, eta alboko herriek bakartasunarekin kutsatzen dira, bakardadeak herri horiek inguratuko ditu, eta bide bera jarraitzeko arriskua dute.

 Irakurri artikulu osoa

------------------------------------------------------------------------------------------

LANDA GARAPENA

FÉLIX AJURÍA OTXANDIANO. Artzaia. Biologian lizentziaduna.

Lehen sektorea landako ekonomiaren oinarria eta motorra da eta horrela ikusi behar da. Nekazaritza jarduera funtsezko faktorea da landa arloaren antolamendu parte-hartzailerako, kontserbaziorako eta optimizaziorako. Araban, Mendien Foru Araua oinarrizko tresna bat da nekazaritza eta abeltzaintzarako, zehazki, lurraldean nekazaritza eta abeltzaintzarako oinarria da eta lehen sektorearen ekarpenak konpentsatu behar du, besteak beste, mendiko ekosistemak kontserbatzeko nahiz kalitatezko elikagaiak ekoizteko.

Irakurri artikulu osoa