Ipar-Data [159] izeneko argitalpena kaleratu berri dugu Gaindegian.
Argitalpen digitala da eta online eskaintzen du Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako (159 guztira) aldagai sozio-ekonomiko sorta zabala.
Lan honen xedea eragile sozialen esku sakabanatutako informazioa bildu eta eskuragarri jartzea izan da. Izan ere, Ipar Euskal Herriak, aitortza instituzionalik ez duenez, udalerri bakoitzeko errealitatea zertan den ezagutzeko oinarrizko datu bildumak eskas dira gaur egun. Lanaren egileak Txomin Poveda geografo urruñarra eta Asier Otxoa de Retana soziologoa izan dira. Argitalpenaren ezaugarriak Argitalpena 159 dosierren bilduma da, aipatu bezala udalerri bakoitzeko bana. 8 multzo nagusitan banatua dago eta guztira 147 adierazle biltzen ditu:- Demografia
- Gizarte errealitatea eta bizi baldintzak
- Jarduera ekonomikoa
- Lurralde antolamendua eta hirigintza
- Etxebizitza
- Azpiegiturak eta zerbitzuen irisgarritasuna
- Tokiko fiskalitate zuzena
- Tokiko nortasuna eta joera politikoa
Adibidea: Zuraide/ Errobi herri elkargoa/ Bitarteko Zonaldea/Iparralde
Askotariko iturriak Txostenak osatzeko baliatutako iturriak bat baino gehiago izan dira, esaterako INSEE (L'Institut national de la statistique et des études économiques) edo Pôle Emploi. Oinarrizko lanabesa Datu bilduma honek lagungarri gertatu nahi luke Ipar Euskal Herriko zein bere lurraldeetako errealitatea ezagutu eta lantzen duten eragileentzat, hala nola, irakasle, kazetari, ikerlari, sindikalista eta profesionalak.Dokumentazioa euskaraz zein frantsesez kontsulta daiteke:
- Ipar-Data [159] euskaraz
- Ipar-Data [159] frantsesez