[ASTEKO GAIA] Kontratazioa Hegoalden, 2013

1.mapa Urtea hasi zenetik, guztira 690.085 kontratu gauzatu dira Hegoalden. Hala, 6,8 puntu igo da kontratazioa lehengo urteko epealdi berarekin alderatuta (urtarrila-iraila). Gauzatutako kontratu horietatik %93,7 aldi baterakoak dira, eta portzentaje txikiagoan daude mugagabekoak edota mugagabe bilakaturikoak. Kontratazioaren eboluzioa oso bestelakoa da Hegoaldeko herrialde batetik bestera. Nafarroa Garaian kontratazioaren igoera oso nabarmena bada ere, kontuan hartu behar da igoera horren atzean aldi baterako kontratazioa dagoela (+24,9), mugagabeko kontratazioak behera egin baitu (-1,1). (ikus alboko mapa) Aitzitik, Araban (+20,6), Bizkaian (+12,5) eta Gipuzkoan (+7,6) igo egin da kontratazio mugagabea. Hori horrela, 2013an Nafarroa Garaiak du langabetuko kontratazio kopuru handiena (3,76), Hegoaldeko datu orokorra 3,29 den bitartean. Kontratazio mugagabeari begiratuta, ordea, kontratu mota horien portzentaje altuenak Gipuzkoak eta Arabak dituzte (0,23 bi kasuetan). Datuok erakusten digute, halaber, lan eskaintza nagusia kualifikazio baxuko edo ertainekoa da, nahiz eta biztanleriaren portzentaje altu batek prestakuntza maila altuagoa izan. PDFa ikusi Kontsultatu dossier osoa: