Gaindegia Txostena 2007
Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutu eta egoeraren argazkia egiten duen argitalpena da Gaindegia Txostena. Bere edukien artean bereizten dira: datuak eta hauen erakustaldi grafikoa, aukeratutako egiturako gaien analisia eta azterketa, dagokion urteko ikerketa sozioekonomikoen bilduma eta lehenengo aldiz, Euskal Herriko eragile ekonomiko eta sozialen gida.
Edukietan, landutako gaiak:
- Ikerketa, garapena eta berrikuntza
- Garraiobideak: errepide sareak
- Etxebizitza hutsak
- Lanbide heziketa
- Saltoki txikiak
Datu teknikoak:
- Argitalpen batzordeko zuzendaria: Joxerra Bustillo
- Koordinatzailea: Irati Azkue
- Kolaboratzaileak: Koldo Saratxaga, Mikel Zurbano, Iñaki Conde, Ion Andoni del Amo, Txema Mendibil, Helena Franco, Antón Borja, Koldo Navascues, Mixel Garikoitz, Ivan Santamaria, Juan Angel Monreal, Alazne Basañez, Aitor Renteria, Begoña Martín, Aitziber Arzallus, Xabier Aja, Carlos Etxeberri.