ABSTRAKTAK II

ESKUALDEEN ERRONKAK GLOBALIZAZIOAREN AURREAN.
MARIA JOSE ARANGUREN ETA MIREN LARREA
(ORKESTRA-The Institute of Kompetitiveness and Development eta ESTE-Deustuko Unibertsitatea)

Sarri hitz egin izan da globala eta tokikoaren paradoxari buruz. Nola liteke globalizazio garaian tokiko mailak gero eta garrantzi nabarmenagoa izatea? Badirudi hala ere jadanik atzera utzi dugula paradoxaren kontua eta sarri ulertzen direla txanpon beraren bi alderdiak moduan. Geroz eta ohikoagoak dira glokalizazioa moduko kontzeptuak.

Ondorioz, geroz eta gehiago gara globalizazioari aurre egiteko gaitasuna tokian antolatzeko dugun gaitasunari oso loturik dagoela uste dugunok. Badirudi azken aldian lehiakortasunerako eta berrikuntzarako EAEko politiketan ere, kontzeptua barneratu dela, eta lehen ez moduan tokiko eragileen eskutik landu nahi direla hainbat gai. Honek erronka berriak dakartza eragile hauentzat. Aipatutako gaietan inolako paperik ez izatetik, eragile esanguratsu izatera pasa bai dira. Garrantzitsua da, ondorioz, eskualde mailako eragileek dituzten erronkak ezagutzea eta berauei erantzuteko prestatzea.

Aurkezpenean sei erronka landuko ditugu. Lehena, tokiko garapena prozesu isolatu moduan ulertzetik ikuspegi integratzaileago batera pasatzea. Bigarrena, gure lurraldea jarduera ekonomikoarekiko homogeneoa ez dela ulertzea, tokian tokiko jarduerari dagozkion prozesuak definitu ahal izateko. Hirugarrena, gizarte kapitala garapen proiektuen oinarri gisa ulertzen hastea. Laugarrena, ikasketa eta jakintza tokiko garapenaren oinarri gisa barneratzea. Bosgarrena, tokiko garapenerako prestakuntza berezia definitzea. Seigarrena, azkenik, maila administratibo desberdinen artean kapilaritate kontzeptua adostea.