Argitalpenak

adfasdfas
adfasdfas

GAINDEGIA, observatorio para el desarrollo económico y social de Euskal Herria, ha publicado recientemente el Informe Gaindegia 2007 donde se recogen los principales indicadores económicos y sociales de Euskal Herria.

Familia enpresak laguntzeko foroa
Familia enpresak laguntzeko foroa

Euskal Herriko ekonomiaren zati garrantzitsua dira familia enpresa txikiak zein ertainak, baina gehienak arazoak dituzte erreleboari eusteko: soilik heren bat iristen da bigarren belaunaldira eta erdia hirugarrenera. Egoera honen aurrean, Euskoganberak Familia Enpresen Foroa izeneko ekimena sustatu du enpresaburuak hezteko, informatzeko eta oinordekoak prestatzeko.

Irakurri honen inguruko erreportajea 2008ko martxoaren 30eko BERRIAko EGITURA gehigarrian.

Gizarte erantzunkizuna euskal enpresetan
Gizarte erantzunkizuna euskal enpresetan

EKONOMIAZ lau hilabetekariaren azken zenbakian euskal enpresek eramandako gizarte erantzunkizun ekimenak aztertzen dira, batez ere, Xertatu proposamena. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Enpresa eta gizarte erantzunkizuna Gipuzkoan" izenburuko argitalpena kaleratu du. Ikus Iñaki Beti, liburuaren egileetariko bati eginiko elkarrizketa NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian.
Kooperatibak elkarrekin kooperatzen
Kooperatibak elkarrekin kooperatzen

Forokoop egitasmoa martxan da. Euskal Herriko kooperatibek gogoeta, iritzi trukaketa eta elkarrekin komunikatzeko foroa sortu dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben elkarteak. Foroak kooperatiben munduan lan egiten duten euskaldunentzat baliagarri izateko asmoa du.

Informazio gehiago www.euskosare.org web gunean.

Iparraldean aeronautikak ekonomia sendotzen du
Iparraldean aeronautikak ekonomia sendotzen du

Lauak aeronautika taldeak Ipar Euskal Herrian garatzeko erabakia hartu du: Hazparnen egoitza izaten jarraituko du 5000 metro karratuko eraikin berri bat sortuz urte amaierarako eta 220 lanpostu berri sustatuz. Orotora, iparraldean 942 enpresa daude. Aeronautika, metalgintzak eta ekipo mekanikoen sektoreek industriako lanpostuen %35a sortzen dute.

Irakurri albistea, Le Journal egunkarian, 2008/02/06.

Euskal ekomiaren abiada
Euskal ekomiaren abiada

Euskal ekonomiaren hazkundea aise mantendu da %3an Lisboako estrategian adostu moduan. Euskal Herrian sortutako aberastasuna EBneko batazbestekoaren gainetik dabil eta azken hamabi urte hauetako aldaketarik nagusiena salmenta merkatu kuotan datza, ondasun eta zerbitzuen %45a estatuko merkatutik kanpora baitoa.

Irakurri Joxe Mari Agirrek idatzitako iritzi artikulua. Argia, 2008ko otsailaren 3a.

Ekintzaletasunean motel
Ekintzaletasunean motel

Ekintzaletasuna aurrerapen ekonomikoarekin lotuta dago eta Euskal Herritarrak nazioarteko batazbestekoaren azpitik daude.
Txomin Peillen: "Zuberoa hustutzen"
Txomin Peillen: "Zuberoa hustutzen"

Txomin Peillet idazleak Zuberoa hustutzearen problematikaz duen iritzia LE JOURNAL egunkarian, 2008/01/09 argitaratua: "...Bestalde hirugarren arrazoin handia Zuberoaren husteko : ia mundu osoan jendeen %75. ak itsasotik ehun kilometroko kostalde batean bizi dira, itsasoari begira, lehorrari, kontinenteari bizkar, horregatik Lapurdiko itsas bazterrean urte oroz hiru mila jende bizitzera heldu da."
Enplegu poltsa  guztiontzat
Enplegu poltsa guztiontzat

Euskal Herriko lan poltsa osatua sortuko du Hemen elkarteak Egailan eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz baliatuz. Ikus albistea, HEMEN elkarteko buletinean.