Hauteskunde emaitzak eta sozioekonomia

Hauteskunde emaitzak ustiatu eta, Gaindegiak, datuok uztartu eta alderatzeko ahaleginean, Euskal Herria aintzat hartzen duten partiduen bozken ehunekoa aldagai sozioekonomikoekin alderatu du. Aldagai horiek biztanleriaren dentsitatea, establezimenduen euskal nortasuna, jaiotze tasa, zahartze indizea, 15-29 urte arteko biztanleria eta langabezi erregistratuaren hazkundea dira. Emaitzak udalerri mailan eta herrialde mailan kontsulta daitezke. Hauteskunde emaitzak, Espainiako gorteetarako azaroaren 20koak Hegoalderako eta Frantziako legebiltzarreko 2007 hauteskunde emaitzak hartzen dituzte kontuan Iparralderako.