Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak elkarlanean egin duten “Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak” liburua aurkeztu dute. Argitalpen honetan Euskal Herriko eskualde guztietako hainbat arlo sozio-ekonomikotako datu interesgarriak ezagutzera ematen dira.
Liburuaren oinarrian Berria egunkariak 2004-2005 ikasturtean Egitura gehigarri ekonomikoan argitaratu zuen artikulu saila dago. Orain Ipar Hegoa fundazioak eta Gaindegiak artikulu sail hori liburu moduan eta hiru hizkuntzatan (euskara, frantsesa eta gaztelania) eskaintzen du, Euskal Herria ezagutu nahi duen guztientzat modu erraz eta atseginean eskuragarri. Datu horiei guztiei lurralde antolamenduari buruzko sarrera bat gehitu dio Gaindegiak.
Bestalde, Gaindegiak artikulu horiek, banan banan jaisteko aukera ere eskaintzen du bere webgunean, norberak bere eskualdeari edo behar duen eskualdeari buruzko informazioa erraz eskura dezan. Eskualdeen zerrendara joan
Liburuaren aurkezpenean Pazis Garcia Ipar Hegoa fundazioko arduradunak, Xabier Isasi Gaindegiako lehendakariak eta Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak parte hartu dute. Hirurek nabarmendu dute Euskal Herri osoko datuak ezagutzea eta biltzea oraindik ere lan nekeza dela, eta horrelako lanak beharrezkoak direla, orain eta gero.
Liburua doakoa da eta udazkenean eragile politiko, sozial eta ekonomikoei, hezkuntza arloko profesionalei eta ikastetxeei banatuko zaie. Bestela, nahi duenak PDF formatoan eskura dezake webgune honetan. Liburuaren PDF-a