Iraupen luzeko langabezia tasa 2010
Euskal Herria nazioarteko testuinguruan
EUROSTATen neurgailu erregionalaren arabera Euskal Herria osatzen duten lurraldeetan 49.288 pertsonak zeramaten (2010) urte bete edo gehiago kontratupean lanik egin gabe (%3,32). Europar Batasuneko batez bestekoa %3,84koa zen, gure mailaren gainetik, alegia.
Batasunean tasarik baxueneko zonaldeak Salzbur (%0,46), Bolzano (% 0,52) eta Niederrosterreich (% 0,86) izan ziren. Halaber herrialde eskandinaviarren tasak ere baxuak ziren: Finlandia %2,0, Norvegia %0,7 eta Suedia %1,43.
Espainiako erresumako erregio gehienek % 7-tik gorako tasak zituzten honelako langabeziari dagokionez. Andaluziak, besteak beste, %9,79koa. Antzeko mailan zebiltzan Letonia (%8,40), Estonia (%7,66) eta Lituania (%7,38). Azpimarratzekoak dira, halaber, Italia hegoaldeko erregioen tasak: Sicilia %8,19, Campagna % 8,20 eta Basilicata %7,37.
Datuak kontsultatu www.atlasa.net helbidean.