Asier Aleak, Ekoberri blogean Euskadi Start-Up Nazioa izeneko bi artikulu kaleratu ditu. Lehenengoan, Euskal Herriari, ekonomia globalean Start-Up Nazio gisa jokatu izana aitortzen dio eta etorkizunean aurrez egindakoa errepikatu beharra dagoela adierazten du. Bigarrenean, berriz, lehiakortasunak euskal ekonomiaren eztabaidagune izan behar duela adierazten du.