15.800 langabetu gutxiago Euskal Herrian

217.500 langabetu Euskal Herrian, 15.800 gutxiago azken hiru hilekoan (INE)

 

GrafikoaLangabeziak behera egin du Euskal Herrian. Azken datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %14,8koa da (INEren datuen arabera), aurreko hiruhilekoan baino 0,9 puntu txikiagoa. Langabezia-tasa jaitsi den 2. hiruhilekoa da jarraian.

> Langabezia-tasa lurralde guztietan jaitsi edo mantendu egin da, INE eta INSEEren arabera.

> Arabak jarraitzen du langabezia-tasarik handiena duen lurraldea izaten (%16,3).

> Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia-tasen arteko aldea 0,3 puntu murriztu den arren, Euskal Herriko langabezia 5,0 puntu handiagoa da (INE).

> Analisi sakonagoa Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian argitalpenean (2014ko ekaina, Gaindegia).

 

Analisi sakonagoa Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian argitalpenean (2014ko ekaina, Gaindegia).


Audioa: Langabezia datuen analisia, Info7 irratian entzun

Audioa: Langabezia datuen analisia, BilboHiria irratian entzun

Eranskinak: [PDF] Prentsa oharra