[ASTEKO GAIA] Pobrezia eta bazterketa Euskal Herrian

Aste honetan, Gaindegiaren asteko dossierrean Pobrezia eta Bazterketa jorratu nahi izan dugu, datorren larunbatean (hilak 30) Gazteizen antolatu dugun mintegiaren harira: Desigualdades sociales y reparto de la riqueza en Euskal Herria.

[pullquote align="left|center|right" textalign="left|center|right" width="30%"] %15-%30 bitartean dago Euskal Herriko pobrezia-tasa. [/pullquote] Izan ere, gizarte-kohesioa ezinbesteko helburu da edozein gizarterentzat, are gehiago, Euskal Herriarentzat, bere aniztasun ekonomiko zein administratiboagatik eta lurralde-aniztasunagatik. Alabaina, azken urteotan desorekek gorantz egin dute eta bizitzeko nahikoa baliabide ez dutenen kopurua ere etengabe igotzen ari da. Kohesio ezak, aldiz, desparekotasun eta bazterketa-eremuak sortzen ditu, baita gizartearekiko eta lurraldearekiko loturen etetea ere. Krisia hasi zenetik (2008 urtea), igo egin da pobrezia edo baztertze arriskuan bizi diren pertsonen kopurua Euskal Herrian. 2009tik hona, gutxienez 114.576 pertsona gehiago daude pobrezia egoeran Euskal Herrian. Zenbatekoak, baina, pobrezia neurtzeko metodoen araberakoak dira, hortaz, %15-%30 bitartean dago Euskal Herriko pobrezia-tasa. Lurraldeen arteko desberdintasunak azpimarragarriak dira, batik bat, Hegoalde eta Iparralderen artekoak: Iparralden pobreziaren proportzioa altuagoa da, baina estatuak politika publikoen bitartez orekatzen du; Hegoalden, aldiz, pobreziaren bilakaera negatiboa izaten ari da, baita oso azkarra ere. Informazio gehiagorako: Dossierra PDFan Kontsultarako: