Gaindegiak eta Udalbidek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Udalbideko ordezkariek (Julian Eizmendi eta Jose Luis Mendoza) eta Gaindegiakoek (Xabier Isasi eta Joxe Mari Zendoia) lankidetza hitzarmena sinatu zuten (2008-10-28) Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian burututako agerraldian.

Lankidetza hitzarmen honen bitartez Udalbidek Gaindegiak euskal herriko dimentsio ekonomiko eta sozial nagusien indizeak ezagutzera emateko antolatzen dituen ekimenak babestu nahi ditu.

Egitasmo honen barruan 2008an zehar zenbait hitzaldi, formazio saio bat eta hainbat argitalpen kaleratzeko babes ekonomikoa emango dio Udalbide udal elkarteak Gaindegiari.

Gaindegiaren egitekoetako bat da Euskal Herriaren dimentsio ekonomiko eta soziala ezagutu eta ezagutzera ematea. Horretan ahalegindu da sortu zenetik. Informazio ekonomikoa funtsezko elementua da gaur egungo edozein gizarterentzat. Globalizazioaren garaian bizi garenez, ezagutu beharreko bihurtu zaizkigu, beraz, norberak zenbat aberastasun sortzen duen, nork sortzen duen, zein den esportazio eta inportazioen balantza ekonomikoa, aberastasun hori nola banatzen den, enpresen lehiakortasuna...

Gaindegiak 2006an hasita, hainbat adierazle ekonomiko eta sozial garrantzitsu neurtzeko metodologia eraikitzen jardun da. Egindako lanari esker 2008an 22 adierazleren indizeak ezagutu ditugu eta datozen hilabetetan gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Adierazle hauek Europar Batasuneko estatuekin eta Japonia zein AEBtako indizeekin alderatu ditugu.

Kualifikazio tekniko handia eskatzen duen lana da eta unibertsitateko aditu talde bat jardun da metodologia eraikitzen.

Esan beharrekoa da indize hauek kalkulatzeko metodologia eta datuak nagusiki EUROSTAT eta EUSTAT erakundeenak izan direla. Aipamen berezia egin nahi diogu EUSTAT erakundeari proiektu hau garatzeko eman digun laguntzagatik.

Hona kaleratutako indizeen adierazle zerrenda:

INGURUNE EKONOMIKO OROKORRA
  1. BIZTANLEKO BARNE PRODUKTU GORDINA (BPG), EROSTEKO AHALMENA PAREKATUTA (EAP).

  2. BARNE PRODUKTU GORDINA, SEKTORE FUNTZIONALEN ARABERA DESAGREGATUA.
    • Lehenengo sektorea
    • Eraikuntza
    • Industria
    • Zerbitzuak
  3. ERRENTA ERABILGARRIA PERTSONA AKTIBOKO.

  4. EKONOMIAREN ESPORTAZIOAK, INPORTAZIOK ETA KANPO SALDOA.
    • Esportazioak
    • Inportazioak
    • Kanpo saldoa

  5. EKONOMIAREN IREKIERA TASA.
  6. ESKULANAREN PRODUKTIBITATEA LANDUNEKO, EROSTEKO AHALMENA PAREKATUTA (EAP).
  7. ENPLEGUA

  8. ENPLEGU-TASA (15-64 urte).
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak

  9. LANGILE ZAHARRENEN ENPLEGU-TASA OROKORRA.
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak

  10. EUSKAL HERRIKO ENPLEGUA IHARDUERA EKONOMIKO BAKOITZEAN BANATUA.
    • Lehenengo sektorea
    • Eraikuntza
    • Industria
    • Zerbitzuak

  11. LANGABEZIA-TASA.
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak

  12. LAN ISTRIPUAK
  13. URTEKO BATEZBESTEKO IRABAZI GORDINAK (Industria eta Zerbitzuak), 2004.
  14. BERRIKUNTZA ETA IKERKUNTZA

  15. IKERKETA ETA GARAPENEKO (I+G-ko) GASTUA ETA PERTSONALA DESAGREGATUA.
    • Osotara
    • Enpresa
    • Administrazio publikoa
    • Goi irakaskuntza
    • Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak

  16. GAZTEEN HEZKUNTZA MAILA.
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak

  17. GIZA BALIABIDEAK ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAN.
  18. PATENTEAK, PATENTEEN NAZIOARTEKO SAILKAPENAREN (PNS) ARABERA.
  19. ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUATUAK.
  20. EKONOMIAREN ERREFORMA

  21. KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZE ARMONIZATUAK, URTEKO BATEZBESTEKO ALDAKETA RATIOETAN.
  22. ENPRESEN INBERTSIOA: KAPITAL FINKOAREN ERAKETA GORDINA SEKTORE PRIBATUAN.
  23. GIZARTE KOHESIOA

  24. POBREZIAN MURGILTZEKO ARRISKU-TASA TRANSFERENTZIA SOZIALAK EGIN ETA GERO.
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak

  25. IRAUPEN LUZEKO LANGABEZIA-TASA.
    • Orokorra
    • Gizonezkoak
    • Emakumezkoak
  26. GIZARTE BABESA.

Emaitza guztiak eta argibide teknikoak eskuragarri daude www.gaindegia.org/eu/aa