FORMAKUNTZA SAIOA: EUSKAL HERRIRAKO ADIERAZLEAK

Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozial nagusien indizeak zein diren ezagutzea erronka handia da. Gaindegiaren helburua gisa horretako informazioa ezagutzea izanik, ekonomilari ezagunez osatutako talde batek hainbat adierazle kalkulatzeko proposamen metodologiko bat eraiki du. Ez da lan erraza euskal herrialde guztietarako proposamen bateragarri bat eraikitzea. Egindako lanak, beraz, egin beharreko bide zail batean lehen urrats bat izan nahi du, bai adierazle kopuruari dagokionez, bai hautatutakoen metodologiari dagokionez.

Egindakoak, ordea, Euskal Herriaz eta bere herrialdeez orain arte ezezaguna zitzaigun argazki zehatza utzi digute. Jardunaldi honen helburua egindakoa aurkeztu eta lortutako emaitzak aztertzea da.

EGITARAUA

09:30:
Harrera eta dokumentazioa banatu

10:00-11:00:

HITZALDIA, egindako lanaren aurkezpena
(Enekoitz Etxezarreta, UPV-EHU)

11:00-11:45:

HITZALDIA, emaitza nagusien aurkezpena
(Gaizka Insuntza, UPV-EHU)

11:45-12:15:

Atsedenaldia

12:15-13:30:

HITZALDIA: eskuratutako indizeen gaineko analisiak.

  • Jean Michel Larrasquet (Mondragon Unibertsitatea)
  • Anton Borja (UPV-EHU)

IRAILAREN 26an, Donostiako EHUko Enpresa Eskolan
(OƱati Plaza 1, Donostia)

OHARRA: jardunaldia euskaraz izango da. Behar izanez gero aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Ikus lanak atal honetan.

PDF-an ekitaldiko dokumentazioa:

  • XXI. mendeko adierazleak Euskal Herrirako. Adierazleen zerrenda, definizioak, bateragarritasun irizpideak eta emaitzak.

  • Hizlarien ekarpenak eta emaitzak.