Argitalpenak

Lan eskaintza: Ikerlaria
Lan eskaintza: Ikerlaria

Gaindegiak, adierazle ekonomikoekin lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du.

Ezinbesteko ezaugarriak:
  • Unibertsitateko titulua.
  • Jarduera profesionala euskaraz garatzeko gaitasuna
  • Ofimatikako oinarrizko ezagumendua.
Baldintzak
  • Lanaldi osoko kontratua, kasuaren arabera lanaldi murritzagoak ere bai.
  • Kontratuaren iraupena 9 hilabete
Lanpostuari buruzko argibide gehiago eskatzeko: gaindegia@gaindegia.org

Curriculumak helbide honetara bidali: gaindegia@gaindegia.org Azken eguna:Irailak 28
Euskal esparru komunikatiboa
Euskal esparru komunikatiboa

Erreferentzia bertsuak izango dituen euskal esparru komunikatiboa finkatu eta aurrera eraman behar denaren uste irmoa du Jose Luis Aizpuruk, Euskal Irratietako Erredaktore buruak. Iparraldeko zein Hegoaldeko hedabideek eremu informatibo bat sortu beharko lukete eta pedagogia lanak bere gain hartu alde bietako errealitateak ulergarri eta interesgarri izan daitezen alde bietako ikus-entzuleentzat. Ikus Jose Luis Aizpururen irudiak Gaindegiaren Kanalean.

Zazpiak Eraiki, euskal enpresen sarea
Zazpiak Eraiki, euskal enpresen sarea

Iparraldeko industriako eragileak sortu bidean dira euskal enpresak lotzen dituen sare txiki bat. Enpresa hauek oinarritzen dituen elementua hizkuntza bera da, bilera guztiak euskara hutsean egiten baitira. Ekimen sortu berri honen lehenengo pausua Maulen izan zen eta aurrerago finkatzeke daude hitzordu berriak. Ikusi Michel Etchebest-ren irudiak Gaindegiako Kanalean.

Lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa
Lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa

Iparraldeko LABen arabera, lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa eraiki beharko litzateke Iparralden. Honen helburua baldintzak sortzea da Iparralden izateko egitura sozio-ekonomiko berezi bat, Kontseilu Ekonomiko baten betekizuna izango duena baina, kontsultiboa izateaz gain erabakitzailea izango dena. Mahai beraren inguruan aktore guztiak biltzeko egokiera eskainiko duena, Iparraldeko zein Hegoaldeko. Ikus Amaia Fontang-en bideoa Gaindegiaren Kanalean.

Ze merkatu lukete Iparraldeko laborantza produktuek Hegoaldean?
Ze merkatu lukete Iparraldeko laborantza produktuek Hegoaldean?

Iparraldeko nekazaritza moldeak eredu izan daitezkeela konturatuak dira Hegoaldeko baserritarrak baina Iparraldekoen zalantza da ia euren produktuek biderik izango ote zuten mugaz bestalde, izan ere, merkatua eta eros ahalmena bai baitago. Mixel Berhokoirigoin, EHLGtik laborari eta baserritarren elkar ezagutzan sakondu eta hainbat ekimen aurrera eramaten lanean jarraituko dutela adierazi du. Ikus Mixel Berhokoirigoin Gaindegiaren Kanalean.

Iparraldeko eta Hegoaldeko unibertsitateetan kontzientziazio falta
Iparraldeko eta Hegoaldeko unibertsitateetan kontzientziazio falta

Iparralde zein Hegoaldeko unibertsitateen lankidetzarako bidean Jean Michel Larrasquet, ESTIA ingeniari eskolako irakasleak dioenez, erronkak nahikeria eta kontzientziazio faltan daude. Iparraldeko unibertsitateen administrazioren gehiengoa kanpoan ematen da eta irakasleak ere ez dira bertakoak eta Iparraldearen gaineko eta batez ere Hegoaldearen gaineko ezezagutza nabaria da. Lankidetzari begira, irakaslearen hitzetan, Hegoaldeko unibertsitateek ez dute ahalegin handirik egiten Iparraldean dutena eskaintzeko beraien ikasleei. Ikus Jean Michel Larrasquet Gaindegiaren Kanalean.

Peio Olhagaray "Iparralde bada merkatu"
Peio Olhagaray "Iparralde bada merkatu"

Hegoaldeko hiru enpresatik batek ez du ezagutzen zer den Iparralde. Hirutik batek esaten du hizkuntza traba biziki handia dela komunikazio ardatza ingelesa izanik sarritan eta Hegoaldeko enpresentzat Iparralde ez da merkatu. Bihartean Ganbera Arteko Lankidetzak Iparralde zein Hegoaldeko 1469 enpresei egindako ikerketatik eratorritako hiru ondorio nagusiak dira aurrekoak. Peio Olhagarayk, Bihartean-etik, helburu jakinak dituztela argi du: Gipuzkoako eta Iparraldeko ekonomia arloan lan egitea, Iparraldeko errealitatea aintzat izatea lankideek eta elkarrekin joatea kanpora hemengo eskaintza garatzera. Ikus Peio Olhagaray-ren esanak Gaindegiaren kanalean.

Buletina 2011/08/29
Buletina 2011/08/29

ZER BEHAR DU IPARRALDEK HEGOALDEREKIN? MAHAI INGURUAREN IRUDIAK.