Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko

Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.

Hitzarmenean Xabier Isasik, Gaindegiako Lehendakariak, eta Carlos Ruiz-ek, Kutxako Gizarte Ekintzako Zuzendariak parte hartu zuten. 100.000 €tako dirulaguntzarekin Gaindegiak proiektu desberdinak garatzeko eta zabaltzeko parada izango du, beti ere, argitalpen eta zabaldunde terminotan.
Xabier Isasi eta Carlos Ruiz akordioa sinatu ondoren
Xabier Isasi eta Carlos Ruiz hitzarmena sinatu ondoren

Ikerketa alorrean, Gaindegiak, urtea amaitu aurretik ondorengo paperezko argitalpenak kaleratu edo garatuko ditu:
  • Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean
  • Iparraldea Gaur Txostena 2009
  • Gehigarri estatistikoa: Lan Merkatua
  • Gehigarri estatistikoa: Enpresa demografia
  • Gehigarri estatistikoa: Jarduera ekonomikoa
  • Gehigarri estatistikoa: Demografia eta gizartea
  • Gaindegia Txostena 2009

Argitalpen elektronikoen artean sustatu eta garatuko ditu:

Bukatzeko, Gaindegiak ondorengo jardunaldiak antolatuko ditu:
  • Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozialak
  • Konferentzia 2010