Gaindegia sariketa ekonomia eta gizarteari buruzko lanetarako

Gaindegiak, Euskal Herriaren ekonomia eta gizartearen errealitatea ezagutu eta aztertzeko helburuarekin antolatu du sariketa hau. Edonork parte har lezake eta lanak euskaraz, gazteleraz zein frantsesez aurkeztu ahal dira.
Lehen deialdi honetan, Nafarroa Garaia eta gainerako euskal herrialdeen arteko harremanak aztertu nahi ditugu. Bi sari nagusi (1.000 euro eta 500 euro) eta Gazteentzako Sari Berezia (300 euro) izango dira.

Oinarriak

  1. Sariketa honetara ekonomia edo gizarteari buruzko lanak aurkeztuko dira; euskaraz, gazteleraz zein frantsesez idatziak. Lanek originalak eta beren zati batean edo osotasunean sekula argitaratu gabeak izan behar dute, eta ez dira onartuko sariren bat jaso dutenak. Guztiz amaituta eta argitaratzeko moduan aurkeztuko dira.

  2. Lehiaketan edonork parte har lezake, bereziki ekonomia nahiz jendarteko gaiak ikertzen dituzten pertsonak, unibertsitateko ikasle eta ikasle taldeak, tesigileak eta doktoreak.

  3. Aurtengo gaia bi ikuspegitatik landu daiteke:
  4. -Nafarroa Garaia eta beste edozein euskal lurralderen artean gaur egun dauden harreman eta lotura ekonomiko, sozial edo instituzionalei buruzko arloren bat aztertuz,
    -Nafarroa Garaia eta beste edozein euskal lurralderen artean gaur egun dauden berdintasun eta desberdintasunei buruz arloren bat aztertuz.

  5. Lanek gehienez 30.000 karaktere eta gutxienez 15.000 izan behar dituzte. Dagozkion irudi eta grafikoak eranskin modura gehituko dira eta ez dira kontuan hartuko lanen luzera neurtzeko.

  6. Lanak 2007ko martxoaren 31a baino lehen bidali behar dira (sei kopia, euskarri digitala eta egile(ar)en datuak dituen gutun-azala) Gaindegiaren egoitzara: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 ANDOAIN.

  7. (a) Lanak egile(ar)en goitizenez aurkeztu behar dira eta goitizen bera duen gutun-azal itxi baten barruan egile(ar)en izen abizenak, helbidea(k), nortasun agiri(ar)en fotokopia(k) eta harremanetarako telefonoa eta posta elektroniko helbidea(k) sartu behar dira.

    (b) 2006an 23 urte edo gutxiago dituzten egileek goitizenaren ondoan ipini behar dute, Gazteentzako Sari Berezian lehiatu ahal izateko.

  8. Epaimahaikoen erabakia 2007ko ekainaren 1a baino lehen emango da aditzera.
  9. (d) Epaimahaia ekonomia, jendartea zein kazetaritzako adituek osatuko dute eta Gaindegiak izendatuko du.

    (e) Epaimahaiak honako irizpideak izango ditu kontuan saria emateko: berehala argitaratzeko beharrezko egitura, aurkezpena eta akabera izatea; datu estatistikoen erabilera, analisia eta lanketa; hizkuntza maila; lanaren originaltasuna.

    (f) Epaimahaikoen erabakiak onartu beharrekoak dira eta sariak eman gabe gera daitezke.

  10. Bi sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat izango dira:
  11. ·Lehen saria: 1.000 €
    ·Bigarren saria: 500 €
    ·Gazteentzako Sari Berezia: 300 €

    (g) Gazteentzako Sari Berezia deialdia egiten den urtean 23 urte edo gutxiago dituzten egileen arteko lan onenari emango zaio, baldin eta sari nagusietako bat lortu ez badu.

    (h) Sari kopuruari eta sarien zenbatekoari buruzko azken hitza Gaindegiak izango du, eta aldaezina izango da. Sariak eman gabe gera daitezke.

  12. Gaindegiak saritutako lanak argitaratzeko konpromisoa hartzen du.

  13. (i) Gaindegiak bere gain hartzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Eta saririk jaso ez dutenak ere Gaindegiak argitaratu ahal izango ditu horretarako egokiak direla ikusiz gero. Argitalpen eskubidea urtebetekoa izango da eta hortik eratorritako argitalpenek ez dute egile eskubiderik izango.

    (j) Lanen jabetza egile(ar)ena izango da.

    (k) Saritutako lanak gizarteratzean, nahitaez egin beharko da irabazitako sariaren aipamena.

    (l) Aurkezten diren lan guztiak Gaindegiaren webgunean eskuragai izango dira.

  14. Sariketara aurkezten diren lanak ez dira itzuliko.

  15. Sariketari buruzko argibideak Gaindegiari eska dakizkioke (943 304 365 / bulegoa@gaindegia.org).

  16. Bestelako ezustekorik sortzen bada, Gaindegiak ebatziko du.

  17. Sariketara aurkezteak berez dakar berekin bertako oinarriak eta ondorengo eskubide nahiz betebeharrak onartzea. Gaindegiak ez du erantzukizunik bere gain hartuko egileek arauen bat betetzen ez badute eta, gainera, dirua itzultzeko eska lezake emanda balego.

  18. Oinarri hauek PDF-an jaitsi daitezke hemen bertan

AttachmentTamaina
PDF icon GaindegiaSariketa_OINARRIAK.pdf132.66 KB