Skip to main content

[TXOSTENA] Patenteak Euskal Herrian

Berrikuntza maila altua, baina patente gutxi Euskal Herrian

 

Patenteak ikerketa prozesu baten ondorio dira, eta Euskal Herrian badira horretan gogotsu diharduten pertsonak. Hain zuzen, ikerketa eta garapenaren alorreko lanpostu proportzioari dagokionez, punta-puntan gaude Europan: 2012an, landun guztien artean %2,13 ari ziren jarduera mota horietan; Danimarkaren pare, eta Finlandia baino beheraxeago.

Patenteen erregistroan, ordea, urrun gaude Europar Batasuneko batez bestekotik: 2010ean (Eurostaten datu berrienak), 159 patente erregistratu ziren Euskal Herrian; 51,4 patente milioi bat biztanleko. EBn, batez beste, milioi bat biztanleko 111 patente egin ziren urte berean.

Bizi ditugun garaiotan, patenteak tresna garrantzitsua dira bertako industriak produktu propioak garatu eta sal ditzan, eta besteek sortutako teknologiaren eta ezarritako prezioen arabera ibili behar ez izateko. Are gehiago orain, eraldaketa teknologiko bete-betean gaudenean: etorkizuneko teknologia horientzat aplikazio berriak sortzeko unea da.

Azkeen asteetan Gaindegiak patenteen gaiari begiratu dio eta txosten honetan bildu ditu Euskal Herriko nahiz Europako datuak, baita elkartearen gogoeta ere.

 

Azpimarra saioan: Patenteen erregistroa Euskal Herrian

Berria: Txapeldunen ligan patentatzen

Noticias de Gipuzkoa: A pesar de su caída, Gipuzkoa lidera el registro de patentes de Euskadi

Eldiarionorte: A Euskadi le falta inventiva

Gara: La patentes, asignatura pendiente de la inversión tecnológica vasca

Euskadi Irratia: Aberastu al gintezke bururatzen zaigun edozein ideia onekin?

Info7 irratia: Asko patentatzen al da Euskal Herrian?

Bilbo hiria irratia: Patenteak Euskal Herrian

 

Txostena:

[[nid:16997]]