
Zertan da Euskal Herria?
Hiru milioi biztanle inguru garen herri honetan Atharratzetik Turtziozeraino, Bastidatik Gixuneraino edo Hondarribitik Ablitaseraino lur, industrigune, hizkera eta paisaia askotarikoak biltzen dira. Gure txikitasun horretan dagoen heterogenotasuna Euskal Herriaren ezaugarria izanik, herri izaera nabarmendu eta indartu nahi izan genuen. Horretarako sortu genuen GAINDEGIA orain dela hogei urte.

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2022
Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2021
Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrenda. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Berrikuntza adierazleak hobetzen ari dira, baina xehetasunei erreparatu behar
Europako erregioen Berrikuntza Panelaren arabera Euskal Herria “berrikuntza indartsua” deritzon mailan dago. Neurgailu honen arabera posizio sendoa du elkarlanean dabiltzan enpresa txiki-ertain berritzaileetan, bai eta ezagutzan intentsiboak diren jardueretako enplegu bolumenean. I+Gri ez dagokion berrikuntzan, formazio iraunkorrean edo berrikuntza-gastuan, ordea, badago zer hobetu.