Skip to main content

Belaunaldien erreleboa kinkan langile faltagatik

Enpresaburuak geroz eta arduratuago daude haien langileak ordezkatuko dituztenak topatu nahiean. Euskal Herriko zahartze indize altua eta honen bilakaera kontuan izanik etorkizunaren beldur dira.

Arazoaren inguruan eztabaidatu eta konponbidea eman nahiean Elgoibarko IMH ingeneritza eskolak alde batetik eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bestetik, jardunaldi bana antolatu zuten.

Bietan, ordea, ondorio gisa planteatzen ziren gabeziak eta aterabideak antzekoak izan ziren.

Gabeziak:

  • Lan esku kualifikatuaren falta

  • Enpresa askoren balizko porrota belaunaldi aldaketa ez aurreikusteagatik.

  • Ikasleen lan merkaturatzea geroz eta berantiarragoa

Aterabide proposamenak, aldiz, ondorengoak:

  • Lanbide heziketako ikastetxeek ekonomian emandako aldaketei egokitu behar zaie, ondorioz, zentro dinamiko, sortzaile, irekiak, hurbilak izan behar dute.

  • Lan bizitza luzatu behar da.

  • Etengabeko formazioa bultzatu.

  • Emakumeen aktibitate tasa areagotzea.

  • Ikasleak lanbide heziketara bideratu.

  • Etorkinak industriara bultzatzea.

  • Txandakako ingenieritza belaunaldien erreleborako.

Ikus jardunaldietako egitarauak, hizlarien ponentziak eta bideoak ondorengo helbideetan: