Skip to main content

ABSTRAKTAK VI

ESKUALDE MAILAKO GARAPEN EREDUAK.
IOSU LIZARRALDE. MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Gaur egun ditugun estatuak XIX. mendean baldintza jakin batzutan sorturiko egiturak dira eta egun, globalizazioak eta ekonomiaren mundializazioak baldintza haiek hankaz gora jarri dituenean, eraginkortasunik gabe eta beraz zaharkituak geratu dira. Testuinguru honetan, garrantzia geroz eta handiagoa hartzen dihardute eskualdeetan oinarrituta sare-egiturako lankidetza moldeek autore gehienek defendatzen dutenez.

Komunikazio honen helburu orokorra azaleratzen ari diren eskualde garapen eredu ezberdinei buruzko azterketa kontzeptual bat egitea da. Konkretuki Berrikuntza Sistema Erregional ideian zentratuko gara eta berrikuntza sistema ezberdinen azalpen bat egingo da nazioarteko eskualde ezberdinak adibidetzat hartuz.

Azkenik, eskualde garapenaren alorrean emandako aldaketak aztertzen dabiltzan ikerlari ezberdinek zenbait esperientzia arrakastatsuren analisitik ateratako ondorioak azalduko ditugu.