Skip to main content

247.337 langabetu Euskal Herrian, 8.400 gehiago azken hiru hilean (INE)

Euskal Herriko langabezia-tasak gora egin du 2014ko lehen hiru hilabetean. Guztira, 2013 urtea itxi genuenean baino 8.400 langabetu gehiago daude.

Hala, Euskal Herriko langabezia-tasa EB-28n baino 5,6 puntu altuagoa da egun, INEk Hegoalderako ematen dituen datuetan oinarrituta. Bizkaian kokatzen da langabeziaren hazkunde nabarmenena (+1,3), baina Araban dago langabezia-tasa altuena (%19,1).

INEk aurreko astean 2011 urteko Biztanleria Zentsuaren arabera berrikusita argitaratu zuen datu serie kontuan hartuta, gainera, azken hiru urtetan batez beste ustez baino ia puntu erdi altuagoa izan da langabezia-tasa Euskal Herrian.

Oharra: Azpimarratzekoa da zer-nolako desberdintasuna dagoen EAE-ri dagokionez EUSTATek eta INEk ematen dituen datuen artean. Hegoalderako INE denez oinarri bateratuko datuak eskaintzen dituen bakarra, beronek eskaini berri duen datua lehenetsi dugu kalkulu hau egiterakoan. Edonola ere, bi erakundeen erreferentziak eskaintzen dizkizuegu.