Skip to main content

Laborantza Gida 1.0

Euskal Herriko laborantza gida 1.0 (2005eko uztaila)txostenak badu bere baitan hainbat informazio eta berauok ulertzeko ezinbestekoa da gairen inguruko aurkezpen eta ohar modukoak egitea guztiok jabetu gaitezen zer dugun eskuartean.

Liburuen zerrendak

Euskal Herriko nekazaritzaren inguruko erreferentzia bibliografikoa oso handia da. Lan honetarako aukeraketa bat egin behar izan da, nahita ez. Kontuan hartu dira Eusko Jaurlaritzako, EHUko, NUPeko, Nafarroako Gobernuko eta Baionako Udal Liburutegiko gida zerrendak. Gida horietan azal zitezkeen erreferentziez gain beste liburu eta ikerlan batzuk aztertu dira.

Guztira, 905 erreferentzia bildu dira, baina horietatik 56 nabarmentzekoak dira, besteak beste, Euskal Herriko nekazaritzaren ezagutzan sakontzeko funtsezkotzat baititugu.

Dokumentazio elektronikoa ere jaso dugu. Txosten hauen artean titulu hauek aurki ditzakezu: EAEko nekazal makromagnitudeak, Ikusmiran aldizkaria, Sasoiko lanaren arretarako plan integrala, ...

Interneteko direktorioa

Internetek eskaini dezakeen informazio kopurua kontuan izanik, hemen erreferentzia esanguratsuenak jaso ditugu; informazio gehien biltzen zituztenak eta nazioartean esanguratsuenak direnak. Guztira 63 erreferentzia.

Glosategia

Glosategiak bi lan hauetan ibilitako kontzeptuak biltzen ditu.

Arlo kontzeptuala

Guztiak asebeteko dituen definizioa topatzea ez da lan erraza, baina egin beharrekoa egin beharreko lanari norabide bat eman nahi badiogu. Hona hemen Aztikerrek nekazaritza eta laborantza terminoei emandakoa:

Landare eta hazien landaketaren bitartez eta etxeko animalien hazkuntzaren bitartez jendartearentzat erabilgarriak diren elikagaiak, landareak, zuhaitzak eta zuntzak ekoizteko prozesuari deitzen zaio laborantza (edo nekazaritza) zentzu zabalean. Horretarako ezinbesteko baliabideak lurra, ura, airea, haziak, eguzkia eta lana dira.