Euskal Herria eta Kataluniaren arteko harreman komertziala hozten

Euskal Herria eta Kataluniaren arteko harreman komertzialak 4.900 milioi €-koak izan ziren, azken urteko behin-behineko datuen arabera (2016). Euskal Herria eta Kataluniaren arteko salerosketek gero eta bolumen txikiagoa dute azken hamarkadan, izan ere, krisi ekonomikoaren testuinguruan lurralde bien estrategia nazioartekotzea izan da, bai erosteko zein saltzeko.

Kataluniak gero eta pisu txikiagoa dauka euskal ekonomian, eta azken datuen arabera, Katalunia helmuga duten esportazioek Euskal Herriko BPGren %2,3a osatzen dute. Aldiz, Euskal Herria helmuga duten esportazioek Kataluniako BPGren %1,1a osatzen dute.

 

Kataluniarekiko harreman komertziala

Iturriak: Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, INE, INSEE, EUSTAT, NASTAT, IDESCAT eta CEPREDE (Proyecto C-intereg). GAINDEGIA.