Skip to main content

Euskal Herriko pirinioen azterlana

Euskal Herriko Pirinioen egoera aztertzen duen ikerlana argitaratu berri du Kattalin Sainte-Marie soziologoak, Gaindegiaren babesaz. 

Lan honek mendialdeko udalerrien problematiken erakusgarri izan nahi du, erronka propioak dituen eremua baita. Mendialdeak baliabide anitz eskaintzen dizkie eskualde horretako udalerriei, hala nola, ondare natural eta kultural bereziak, baina muga eta zailtasun batzuk ere bai.

euskal mendialdea_mapa

Esaterako, mendialdean eremu urbanoan baino zailago da ongi izateaz baliatzea, hain zuzen ere, zonalde honek ez dituelako beste lurraldeen ahalmenak. Lurralde urrundua izateak, zerbitzu eta infrastruktura eskasak eta ekonomia ahulak lurralde erakargarria izatea zailtzen dute. Demografian, erakargarritasun eskasak ez du kanpoko jendea mendialdera bizitzera etortzea laguntzen eta hor bizi den biztanleria eskualde horretan mantentzea zailago egiten du. Ekonomian berriz, lehen sektoreak zailtasunak bizi ditu eta hori konpentsatzeko turismoa da lehenetsia, lehen sektorearen osagarri gisa. Eskualde bateko jarduera turismoa eta laborantzan oinarritzea, aldiz, ekonomia ez dibertsifikatu baten erakusle da, mendialdeko ekonomia ahula ondorioztatuz.

euskal pirinioak_mapa          

Hori horrela, mendian kokatzen diren eskualde eta udalerriak gehienetan baztertutako eremuak dira. Bizi duten errealitatea ulertzea eta honen zergatia aztertzeak sortzen dute lan honen interesa.  Zein da mendialdeko arazoa eta honek dakartzan ondorioak ? Zein prozesu da lurralde honen problematiken erantzule?

Euskal Pirinioen egoera sozioekonomikora hurbildu da du Kattalin Sainte-Marie soziologoa galdera horiei erantzuna bilatzeko.

Txostena: 

[[nid:17142]]

Beste lotura interesgarriak:

  • Azpimarra saioan, lanari buruzko elkarrizketa: bideoa