Skip to main content

Estitxu Ugarte: "faktura propioa eta formazioa ezinbestekoak dira euskal garraiolarien etorkizunarentzat"

Estitxu Ugartek, HIRU Sindikatuko Komunikazio Arduradunak, Euskal Herriko garraio sektorearen egoeraz dihardu Gaindegiari eskainitako elkarrizketan. Euskal Herriko jarduera ekonomikoan tradizio luzea duen sektorea, garraioarena, estu eta larri dabil garraiolari autonomoek ezin baitute lehiatu garraio enpresa handiekin eta haiek ezartzen dituzten baldintzekin.

Erronken artean daude, Ugarteren aburuz, merkantziaren garraioa antolatzea, administrazioen aldetik gutxiengo erregulazioa, faktura propioa eta formazioa.

Elkarrizketak biltzen dituen galderak:
  1. Ze funtzio bete behar du garraioak Euskal Herriko errealitate sozio-ekonomikoan?
  2. Posible al da bertako garraiolaririk gabe sektoreak aurrera egitea?
  3. Zein da gaur egungo Euskal Herriko garraio sektorearen egoera?
  4. Bertako garraioa sustatzeko akordioaren bat behar da?
  5. Etorkizunera begira, zer behar du Euskal Herriko garraio sektoreak bizirik irauteko?